Zikloaren helburua da elkarrizketan aritzea kulturari buruz eta kulturak gizarte kritiko bat bultzatzean eta sortzean duen garrantziari buruz. Horrela, eta programa osoarekiko zeharkakotasunez, mahaigaineratzen dira, alde batetik, liburutegi eta kultura-zentroen era askotako ereduak, eta bestetik, proiektu nahiz programen askotariko ikusmoldeak eta proposamenak. Izan ere, abiapuntutzat hartuta espazio horien aurkezpena eta haien politikak, hainbat kontzeptu, ideia eta auzi ekarriko dira, argudioak sortuko dituztenak gonbidatuak elkarrizketan aritzeko, bai elkarrekin bai bertaratutako entzuleekin. Hortaz, kultura-eragile ugari egongo dira mahaikide, eta kultura ulertzeko eta pentsatzeko modu ugari mahaian, askotarikoak eta desberdinak denak. Mahaietara gonbidatutako profesionalak izango dira, eztabaidagai izango dituztenak eztabaidagaia bera eta kultura.
KM Kulturuneak antolatutako elkarrizketa-mahaia, Biharko liburutegi guztiak erakusketaren testuinguruan. Parte-hartzaileak: Ana Santos Aramburo, Espainiako liburutegi nazionaleko zuzendaria; Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Cultura Ondare Zuzendaria; Lourdes Fernandez, Artingeniumeko zuzendari eta sortzaile. Moderatzailea: Carlos Olaetxea, Gordailua eta Museoen Zerbitzu buru.