CEO eta Fundatzaile
PROIEKTUEN ZUZENDARITZA
Lourdes Fernández

Arte garaikidearekin dago lotuta karreraren hasieratik, hain zuzen, Parisko Musée d’Orsay museoan hasi zenetik eta Madrilgo Marlborough galerian, DV galerian eta Donostiako Manifesta 5 Bienalean eta, duela gutxi,  Arco Madrid-en jardun zuenetik. Halaber, Fundación Museo Reina Sofía  erakundeko patronatukidea da.

Lourdes Fernández (Donostia-San Sebastián, 1961), Artearen Historian lizentziaduna, UBren eskutik (Universitat de Barcelona) eta masterra du Museologia eta Artearen Kritikan, UIAren eskutik (Universitá Internationale dell’arte de Florencia).

Luzeegia izango litzateke urte guzti hauetan espezializazio ikastaro, hitzaldi, kongresu eta ekitaldietan egindako parte hartzeak zenbatzea, bai entzule zein irakasle bezala. Informazio xehetasun gehiago behar ez gero, sakatu hemen.

30 urtetik gorako jardunbide profesionalean, kultura eta arte garaikidearekin loturiko proiektu nabarmenak zuzendu ditu. Horra hor gailenak:

Bilboko Arte eta Kultura Garaikidearen zentro den Azkuna Zentroa/Alhóndiga Bilbao-ko zuzendari nagusia (2012-2018). 2010ean zabaldu zen zentroa, eta horren zuzendari izan zen bitartean, oihartzun handia lortu zen nazioartean, baita aintzatespen handia ere Euskal Herriko testuinguru kultura eta artistikoan, eta herritarren inplikazio gogotsua ere.

Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka ARCO Madrid-eko (Espainia) zuzendari nagusia, (2005-2010). Zuzendaritzan zegoela, funtsezko aldaketak egin ziren azokaren egituran, esaterako, arte-galeria parte hartzaileen hautaketa zorrotza ezarri zen, eta horri esker, nabarmen hobetu zen azokaren kalitatea.

Manifesta 5 Arte Garaikidearen Europako Bienaleko zuzendaria (2002-2004). Bi urtez behin Europako hiri batean antolatzen da Bienala. 2004an, Donostian egin zen, Massimiliano Gioni eta Marta Kuma koordinatzaile izan zirela. 2018ko Manifesta 12 Palermon izan zen.

GALERIA DV. Galería DV arte-galeriako (Donostia/San Sebastián) zuzendaria, 1994tik 2002ra bitartean. Diario Vasco-k sortu zuen galeria, artista gazteak ezagutarazteko eta hirian nazioarteko artea zabaltzeko asmoz.

Arte garaikidean izandako jardunbide luzean, Lourdes Fernándezek hainbat topaketa koordinatu ditu, mahai-ingurutan parte hartu du eta hitzaldiak eman ditu eta epaimahaikide eta erakunde batzuetako kide izan da, esaterako:

Fundación Museo Reina Sofía fundazioaren patronatuko kidea. ICOMeko kidea (International Council of Museums. UNESCO). Arteen Asturiasko Printze Sarietako epaimahaikidea.

Taldea
ZUZENDARITZA & PROIEKTUEN LAGUNTZAILEA
Cristina Egaña

Cristina Egaña Goi Zuzendaritzako Nazioarteko Idazkaritzan graduatua da, Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, eta Administrazio eta Finantzetako graduondokoa du, Universidad Rey Juan Carlos unibertsitatearen eskutik. Cristinak sei urtetik gorako esperientzia du  zuzendaritza-laguntzaile moduan kultura eta arte garaikidearekin loturiko proiektuetan.

BEZEROEN ETA NAZIOARTEKOTZEKO PROIEKTUEN KUDEATZAILEA
Beñat Mendiburu

Beñat Mendiburu Enpresen Kudeaketa eta Administrazioko graduatua da, EHU-UPVren eskutik. Gaur egun, Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko masterra egiten ari da, Mondragon Unibersitatean.

Kolaboratzaileak
ZUZENDARITZA JURIDIKOA & INBERTSIOA
Alberto Ferreiro

Alberto Ferreiro Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik (1984).

Zuzenbide zibilean, baltzu-zuzenbidean eta merkataritza-zuzenbidean badihardu ere, arazoak modu orokorrean aztertzeko eta  Zuzenbidearen adar guztiak kontuan hartzen dituen konponbide praktikoak emateko duen gaitasuna aintzat hartzen zaio.

Artearen gaineko jakingurari eta gaia sakon ezagutu izanari esker, nazioarteko entzuteko erakunde publiko eta pribatuei aholku eman die eta, gaur egun, Fundación del Museo Reina Sofía fundazioaren patronatuko kide da.

 

ARTELANAK ZAINTZE & ZAHARBERRITZEA
Maite Barrio

Maite Barrio Artearen Historian lizentziaduna da, Parisko IV Sorbona unibertsitatearen eskutik, Arte garaikideko espezialitatean, eta Zientzia teknikoetan lizentziaduna, Zaintze espezialitatean, Parisko I-Panthéon Sorbona unibertsitatearen eskutik.

Artelanak kudeatu eta zaintzeaz arduratzen den taldeko buru da Maite; hauek dira taldekideak: kontsebatzaileak, zaharberritzaileak, arkitektoak, arte-historialariak, arkeologoak, ingeniariak, dokumentalistak, dendrokronologoak, kimikariak eta zientzialariak.

Zaharberritze diplomaduna da, Florentziako Arte Nazioarteko Unibertsitatearen eskutik (UIA), mihise eta ohol gaineko pinturako eta horma-pinturako espezialitatea du, eta Museologia diploma, Florentziako Arte Nazioarteko Unibertsitatearen eskutik (UIA).

Halaber, ICOM (International Council of Museum) eta SFIIC (IICren atal frantziarra) erakundeetako kide da, baita GEIICeko (Grupo español del International Institut of Conservation) zuzendaritza-batzordeko kide eta Ge-conservación aldizkariaren batzorde zientifikoko kide ere.