Artingenium-en tinko sinesten dugu kulturak eta arteak tresna disruptibo eta bultzagarri bezala duten boterean.

 

 

GURE MISIOA

Gure misioa balio bereizgarria sortzea da, erakundeetan, hirietan eta enpresetan, kultura garaikidearekin loturiko proiektu artistiko, artelan eta ekimenen bitartez.

Artingenium arte garaikidearen bulego-agentzia bat da, proiektu publikoen eta erakusketen komisariotza eta garapena errazteko plataforma berri bat.

 

ARTEA KOMUNITATEETAN ETA HIRIETAN

Tresna kulturala gizartearentzat eta hiri baten nortasun eta ekonomiaren ikur

 

ARTEA BILDUMETAN

Grina eta inbertsioa

ARTEA ERAKUNDEETAN ETA FUNDAZIOETAN  

Prestigioa eta entzutea ematen ditu

ARTEA ENPRESETAN ETA MARKETAN

Kokapenak balioa sortzen du

Estrategia globala eskaintzen dugu gaur egungo artearentzat: erakusketak, arte adituekin programak, ekitaldiak, lankidetzak, artelanen salmenta, aholkularitza edo eta harreman publikoak kudeatuz.

Era berean, konponbideak eskaintzen ditugu, garapen artistiko, kultural eta komunitarioaren eremuari aplikatutako proiektuen diseinu estrategikoaren bidez.

Kulturak berrikuntza, dinamizazio eta ongizate indibidual eta sozialeko funtsezko elementu bezala esku hartzen duen errealitateak eraikitzen ditugu.

Arte eta kultura garaikidearekin zerikusia duten plan estrategikoak, komunitate, hiri, erakunde eta enpresei balio erantsia sortzen dieten errealitate bihurtzen ditugu.

Ikerketa, estrategia, proiektuen diseinua, artista proiektuen errepresentazio eta ekoizpena, komunikazioa eta merkaturatzea. Artista eta bildumazaleak harremanetan jartzen ditugu eta bezeroen eskura sormenezko konponbideak ezartzen ditugu gizartean tinko egon daitezen.