AHOLKULARITZA ETA KUDEAKETA
ARTISTAK ETA PROIEKTUAK
BILDUMAK
AHOLKULARITZA ETA KUDEAKETA

Hirietan, erakundeetan, bilduma pribatuetan eta artearentzat ohikoak ez diren tokietan artea eta kultura ezartzeko eta horren gaineko estrategia taxutzeko planak egiten ditu ARTINGENIUM-ek. Halaber, arte eta kultura garaikideko zentroen kudeaketa eta aholkularitzan dihardugu.

Proiektuak
ARTISTAK ETA PROIEKTUAK

ARTINGENIUMek proiektu artistikoak oro har koordinatzen ditu eta, eginkizun horretan, artistak zorrotz hautatzen ditu eguneroko kudeaketan.

Gure kudeaketa ereduan ez da erakusketarako toki fisikorik ezinbestez aurreikusten. Hainbat motatako proiektuak zuzentzeak eta lan egiteko moduak, ARTINGENIUMi izaera berezia ematen dio, aholkularitza orokor bati gehiago hurbiltzen dena, sortze-prozesuan artistekin eskuz-esku lan eginez, proiektu artistikoen garapenerako beharrezkoak diren espazioak, edo eta proiektu bakoitzaren behar zehatzak kudeatuz.

Proiektuak
BILDUMAK

ARTINGENIUMen dihardugunok, nazioarteko bilduma pribatuei aholku ematen diegu, eta hauek koordinatu eta kudeatzen ditugu, katalogatu eta hedatu; bai erakusketen bitartez edo eta kudeaketa orokorraren bitartez; horiek zaintzeko kontserbazio prebentiboa eta balioa emateko laguntza juridikoa ere eskeintzen dugu. Honetarako, aintzatetsitako adituekin lan egiten dugu.

Bestetik, lan berriak eskuratzen laguntzen dugu, bai eta horien kudeaketan ere; honela, artista eta bildumagilearen arteko bitartekariaren eginkizuna modu berri batez ulertuz, hots, bi alderdien arteko ikuspegi pertsonalizatu eta pribatuaren bidez.

Proiektuak