Lege oharra

DATU OROKORRAK
2018ko maiatzaren 25etik aurrera, Europa Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatzen hasiko denez, ARTINGENIUM INGENIERÍA ARTÍSTICA S.L egokitu egin ditu pribatutasuneko politikak, hain zuzen, jarraian adierazita dauden eta ARTINGENIUM INGENIERÍA ARTÍSTICA S.L harremanean zure izaera pertsonaleko datuen tratamendua arautzen dutenak.

ARTINGENIUM INGENIERÍA ARTÍSTICA S.L konpromisoa hartua du pribatutasuna babesteko, eta zuk eman eta geuk tratatzen ditugun datu pertsonalak era egokian erabiltzeko. Politika hau www.artingeinum.com webgunean aplikatuko da, bai eta haren azpidomeinuetan, micrositeetan eta zuk posta elektronikoa erabili gabe emandako datu guztietan ere.

Mesedez, irakurri arretaz datuak babesteari buruz jarraian dagoen oinarrizko informazioa. Zalantza edo kezkaren bat baduzu zure datuak tratatzeko eta erabiltzeko dugun moduari buruz, edo aipatu ditugun eskubideren bat erabili nahi baduzu, jarri harremanetan info@artingenium.com e-postan, edo idatzi helbide honetara: Artingenium, Matia kalea, 2, 20008 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Espainia.

Horrekin bat ez bazatoz, ez erabili webgune hau eta haren zerbitzuak, eta ez eman guri zure daturik. Webgunea erabili eta barrura sartuz gero, eta haren zerbitzuren bat erabili edo zure datuak emanez gero, adostasuneko ekintza positibotzat joko da, eta, beraz, ARTINGENIUM INGENIERÍA ARTÍSTICA S.L zure datuak tratatuko ditu jarraian adieraziko ditugun xedeetarako. Bestalde, www.artingenium.com webgunea erabiltzen baduzu, besterik gabe joko dugu muga eta erreserbarik gabe irakurri, ulertu eta onartu dituzula webgunea erabiltzeko baldintzak, legezko ohar honetan jasotakoak, bai eta datu pertsonalak babesteko politika ere. Hori erabiltzean, berariaz eta osorik onetsiko dira baldintza orokor hauek eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika hau, sartzeko unean argitaratuta dagoen bertsioan; hori gorabehera, litekeena da webgunearen bidez eskainitako zerbitzu zehatz batzuek beste baldintza berezi batzuk izatea, eta horietara sartzeko beharrezkoa izango da aurrez kontratatzea.

Lege-ohar honetan adierazitako baldintzekin bat ez bazatoz, ez erabili webgunea; izan ere, berriz esango dizugu, webgunea erabiltzean, testu honetan jasotako legezko baldintzak onetsiko dituzu.

ARTINGENIUM INGENIERÍA ARTÍSTICA S.L beretzat gordetzen du webgunean agertzen diren baldintzak aldatzeko eta edukiak eta informazioa zabaltzeko eskubidea, edozein unetan eta aurrez ohartarazteko beharrik gabe. Hala, beraz, gomendatzen du aldian behin kontsultatzeko, edukietan aldaketarik ba ote den ikusteko.

Webgunera sartzen den pertsona erabiltzailetzat joko da. Webgunearen bidez emandako zerbitzu batzuetara sartu ahal izateko, erabiltzaileak formulario elektroniko bat bete beharko du, hain zuzen, legezko eta egiazko datu batzuk.