Pribatutasun politika

Arduraduna
Sozietatearen izena: ARTINGENIUM INGENIERÍA ARTÍSTICA S.L.
Sozietatearen helbidea: Matia kalea, 2, 20008, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Espainia.
IFK.: B-75040196
Posta elektronikoa: info@artingenium.com
Web domeinua: www.artingenium.com
Telefonoa: 943 435810

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatutako sozietatea (hemendik aurrera, ARTINGENIUM).

Xedea
Zure datu pertsonalak xede hauetarako tratatuko dira gehienbat:

Legitimazioa
Zure izaera pertsonaleko datuak tratatzen ditugu hau kontuan hartuta:

Epea
Izaera pertsonaleko datuak gordeko dira zurekiko harremanak irauten duen bitartean, eta, hori gorabehera, datuok ezabatzeko eskubidea erabili ahal izango duzu.

Eskubideak
Eskubide hauek dituzu:

Dagozkizun eskubideak erabiltzeko, idazkia bidali behar duzu ARTINGENIUM- en egoitzara (Matia kalea, 2, 20008, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Espainia), edo, bestela, info@artingenium.com e-postako helbidera, eta informazio hau eman: izena eta deiturak, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo pdf-a, eta erabili nahi duzun eskubidearen eskaera, gaian "Datuen babesa" adierazita.

Erabiltzeko baldintzak
Webgune honetara sartzeko eta erabiltzeko baldintzek indarrean dauden legeak eta fede oneko printzipioa bete behar dute, eta erabiltzaileak hitzeman behar du behar bezala erabiliko duela webgunea.

Ez da baimenduko legearen, eskubideen edo hirugarrenen interesen kontra doan jokabiderik.

Bestalde, www.artingenium.com web orriaren erabiltzailea izateak esan nahi du irakurri eta eta onesten direla baldintza hauek eta gai honetan aplika daitekeen legeriak gaineratzen duena. Arrazoiren bat dela-eta baldintza hauekin bat ez bazatoz, ez erabili gehiago web hau.

Jakinarazpen eta/edo erreklamazioren bat eginez gero, idatziz eta/edo ziurtatutako posta bidez bidalitakoa baizik ez da baliozkotzat joko.

ARTINGENIUM profilekin sare sozialetan jartzen dituzun iritziak gure web orrian argitaratu ahal izango ditugu, baita iritzi horietan jarritako argazkia(k) ere.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
ARTINGENIUM da argitalpen digitalaren softwareari buruzko eskubide guztien titularra, bai eta ondorengo hauena ere: barruan dauden edukiei buruzko Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubideak, eta, bereziki, webguneko orrietako iturburu-kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu-base, marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri, soinu eta gainerako elementu nahiz grafiko guztiei dagozkien eskubideak. Zerrendatze hori ez da lerrokada itxia, adibide gisakoa baizik, eta horko elementuak era egokian babestuta daude, Jabetza Industrialari eta Intelektualari buruzko Espainiako eta nazioarteko arauen arabera.

Web honetan argitaratutako materialik ezingo da erreproduzitu, aldatu, banatu, kopiatu, argitaratu edo hirugarrenei laga ARTINGENIUM-en onespenik gabe: honako testu honen aurkako edozein jokaera Jabetza Industrialerako eta Intelektualerako eskubideen inguruko araudia hausteko ekintzatzat joko da.

Webean jasotako informazio guztia, hala nola iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, ARTINGENIUM-i doan lagatako informaziotzat joko da. Ez da bidali behar era horretan tratatu ezin den informaziorik.

Hala eta guztiz ere, web hau erabiltzea onartuta dago, baldin eta haren osotasuna errespetatzen bada, eta jatorrizko iturria ARTINGENIUM-ena den webgune hau izan dela identifikatzen bada; berariaz debekatuta dago jatorriaren aurkako edozein erabilera makur.

ARTINGENIUM-en esku dago bere eskubideak defendatzeko egin beharreko lege-ekintzak gauzatzea.

ARTINGENIUM-enak ez diren orri hauetako produktu eta zerbitzu guztiak nor bere jabearen marka erregistratuak dira, eta era horretan aitortzen ditu gure enpresak. Sustapenerako eta informazioa biltzeko soilik agertzen dira ARTINGENIUM-en webean. Jabe horiek eurena den informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskatu ahal izango dute.

Erantzunkizunak
ARTINGENIUM ez da izango erantzule mailegu-emailearen web-orrian era burujabean edukiak argitaratzeko aukera ematen duen foro, sare sozial edo beste edozein bitartekotan bildutako informazioari eta edukiei dagokienez.

Hala eta guztiz ere, IGMEZLaren 11. eta 16. artikuluak aintzat hartuta, ARTINGENIUM-ek hitzematen du Espainiako edo nazioarteko legeriari, hirugarrenen eskubideari edo moralari eta ordena publikoari erasan edo haren aurka jo diezaioketen edukiak erretiratzeko, edo egokia baldin bada blokeatzeko.

Orobat, enpresak ez du bere gain hartuko internautaren ordenagailuan instalatutako softwareko hutsegiteengatik edo konfigurazio okerrengatik gerta daitezkeen kalteen eta galeren erantzukizunik. Erabiltzailea Internetera konektatu denean izandako gertaera tekniko edo hutsegite baten aurrean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango. Era berean, ez da bermatzen web-atarira sartzerakoan etenik edo hutsegiterik izango ez denik.

Era berean, ARTINGENIUM-ek beretzat gordetzen du eskubidea web-orrian jasotako edozein informazio eta, orobat, konfigurazioa edo aurkezpena berrikusteko, aldatzeko eta/edo ezabatzeko, horren erantzukizuna hartzeko beharrik gabe.

Webgune honek ahal den eraginkortasunik handienez funtzionatzea nahiko luke ARTINGENIUM-ek, eta bera sortzeko arrazoia izan den helburua betetzea, baina ez du erantzukizunik bere gainean hartuko, web-orrian akats tipografiko, formal edo zenbakizkorik bada, ez bertan jasotako informazioaren zehaztasunaz, ez eta haren funtzionamenduan izan daitezkeen disfuntzioez edo anomaliez ere. ARTINGENIUM-ek ez du bermatzen web eta zerbitzaria birusik gabe egongo direnik, eta ez du erantzukizunik izango web gunera sartzean izan daitezkeen kalteak direla-eta, edota sartzea ezinezkoa bada.

ARTINGENIUM-ek erraztu ahal izango du gure ustez zure interesekoak izan daitezkeen beste web-orri batzuetarako sarbidea. Lotura edo esteka horien helburu bakarra da zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak Internet bidez errazago bila ditzazun. Edonola ere, orri horiek ez dira ARTINGENIUM, eta, beraz, empresak ez ditu haien edukiak ikuskatzen. Horregatik, ezin du horien erantzukizuna bere gain hartu, ez eta ondorengo hauena ere: gune horietan ager daitezkeen zerbitzuak, lotutako orriaren funtzionamendua, horiek egin dezaketen datuen erabilera eta tratamendua, egin ditzaketen arau- hausteak, edo hori eskuratzetik edo erabiltzetik erator daitezkeen kalteak; esteka izateak ez du inolako harremanik sortzen ARTINGENIUM-en eta eduki horien edo horiek dauden guneen pertsona edo erakunde titularren artean.

Web gune hau erabiliz gero, besterik gabe ulertuko dugu erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela, eta aholkuak ulertu eta bete dituela. Datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin bat ez
bazatoz, mesedez, ez erabili gure web orria.