BILDUMAZALETASUNA ETA MEZENASGOA
Kutxa Fundazioaren bi aretoetan erakusketa bana dago bi bildumagile garrantzitsuren inguruan: Marga Sanchezen bilduma Kubo-kutxan eta Lola Garridorena Kutxa Kultur Artegunean.
Bi bilduma horiekin bat etorriz Kutxa Fundazioaren aretoek aurtengo urtarrilean jarduerak egingo dituzte bildumazaletasunaren eta mezenasgoaren inguruan.
ARTE-BILDUMA EGITEA: GRINA PARTEKATUA. Urtarrilak 10, osteguna | 19:00
Lourdes Fernándezek zuzendutako mahai-ingurua, Marga Sanchez eta Lola Garrido bildumagileekin