TXINTXUA FILMS izan da ASIER ALTUNAk zuzendutako HONDALEA: Abismo Marino dokumentalaren ekoizlea.
Bertan, Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean egin duen lanaren prozesua erakusten da.
Filma Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen, publikoaren onarpen handiarekin.
Txintxua Films filmaren saio berezi bat antolatu du Bilboko Arte Ederren Museoarekin elkarlanean datorren
azaroaren 4ean, osteguna, 19: 00tan (Helbidea: Museo Plaza 2, 48009, Bilbo)