June Crespo eta Maddi Barberrekin topaketa


Egunotan Bilbon egiten ari da The Wellbeing Summit, ongizatearen kultura sustatzeko biltzarra, eta, horren arte-egitarauaren barruan, June Cresporen Core 2022 instalazioa eta artista horrek Maddi Barberrekin elkarlanean egindako Core bideoa ditugu museoan. Bi-biekin egingo den topaketaren bidez, sakon aztertuko ditugu pieza horien erritmoa eta espazio negatiboak, eta haien ekoizpenaren faseak –harria, hautsa, likidoa eta solidoa– ikusiko ditugu.

Ekainaren 7an (asteartea), 19:00etan

Sarrerak dohainik lortu daitezke hemen