ARCOMadrid

Aholkularitza
ARCO Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka da nazioarteko zirkuituko Arte Garaikidearen azoka nagusienetako bat.

Urtero antolatzen da, otsailean, Espainiako hiriburuan, IFEMAren eskutik. Lourdes Fernández azokaren zuzendaria izan zen 2005etik 2010era bitartean.

Zuzendari izan zen denboraldian, galeria parte-hartzaileak hautatzeko irizpide zorrotzak sendotu ziren eta, ondorioz, azokaren kalitatea nabarmen hobetu zen. Halaber, herrialde batzuei, esaterako, Brasili, Indiari, edo Los Angeles hiriari azokan parte hartzeko gonbidatu izanak, urte haietan aitzindariak ziren proposamen artistikoetara hurbiltzeko aukera eman zuen.

Era beran, azokaren espazioaren antolaketa berriak aldaketa handia ekarri zuen Juan Herreros, www.estudioherreros.com, arkitektoak egin zuen aldaketa, baita, Solo Projects programa komisariotzaren bidez, Latinoamerika modu iraunkorrean sartu izanak ere.