2010ean zabaldu zen zentroa; Lourdes Fernández izan du zuzendari nagusia, 2012ko martxotik 2018ko ekainera arte. Urteotan, Azkuna Zentroa hiriaren eguneroko bizitzaren eragile berria bilakatu da.
Halaber, denboraldi horretan, bertako agente kulturalak inplikatzea lortu da, kalitate handiko jardunbide artistikoen bidez eta hiriko kolektiboekin –Bulegoa z/b, Zoohaus eta Consonni– egoiliarren programa paregabe baten eskutik hertsiki elkarlanean aritzen. Era berean, Az zentroak bilbotarren igurikimenak gaindika bete ditu eta izaera abangoardista eta nazioartekoa elkartzea lortu du.
Horren guztiaren adierazgarririk nabarmenena erakusketa-aretoaren programazioa da, nazioarteko eta bertako jardunbide garaikide garrantzitsuenak erakusteko erreferente bilakatu baita. Artista hauek nabarmenduko ditugu: Guerrilla Girls, Judy Chicago edo Margaret Harrisson, Xabier Arakistrain komisario izan dutenak; Arakis, arteari buruzko begirada, genero-ikuspegiaz, edo Teresa Lanceta, Ángela de la Cruz, Itziar Barrio eta Carlos Garaicoa egileen monografikoak. Halaber, erakunde entzutetsuekin ibiltaritzan parte hartu da Antoni Miraldaren erakusketetan, Vicente Todoli komisario izanik, eta Jeremy Dellerenean, Cuauhtemoc Medina komisario izanik. Era berean, El Contrato, Bulegoa z/b kolektiboak egin duena nabarmentzen dugu, zentroan egoiliar moduan egon ondoren, Zoohaus eta Consonni kolektiboak bezala, urteotan zentroaren eskaintza izugarri aberastu dutenak.
Erronka horiek kudeaketa ireki eta zeharkako bati esker lortu dira, bestelako espazio batean, programazio kulturaniztun eta garaikide baten eskutik, jende guztiari esperientziak eskaintzeko pentsatu dena eta bertakoari eta nazioartekoari berdin begiratzen diena, Bilbo nazioarteko helmuga gisa sendotzen lagunduz.