CRISTINA IGLESIAS: “CÚPULA INCLINADA”. TORRE IBERDROLA

Artea eta enpresa, Artistak eta proiektuak
Torre Iberdrola
Cristina Iglesiasen Torre Iberdrolako “Cúpula inclinada suspendida” (Kupula oker esekia) da ARTINGENIUMek 2011n Bilboko Torre Iberdrola (César Pellirena) inauguraziorako sustatu zuen proiektuetako bat.

Cristina Iglesiasen “Cúpula inclinada suspendida” lanak, eskultorikotik, literarioa eta arkitektonikoa ere barne hartzen ditu. Torre Iberdrolako atariko eskuineko korridore perimetralaren mutur batean dago kokatuta eta César Pelliri otu zitzaion espazioaren pertzepzioa aldatzen du, ez sabaitik ez zorutik hurbil ez badago ere, hots, bitarteko posizioan egonda, sabaitik esekita baitago.

Pieza horrek txirikordatutako burdin harizko hogeita hemeretzi lamina dauzka, eta horiek itxurazko informaltasunez hedatzen dira, elkar ukitu gabe, puntu batzuk elkarren gainean jartzen badira ere, ordena ulergarririk gabe, izaki bizidun kolektibo baten moduan baizik.

Sabaitik darion argiak, obraren osagai literarioa agerian uzten du, xaflen zuloek, letraz letra, Rendez-vous with Rama-tik ateratako testu bat argitzen du, lurrean itzaletan zehar proiektatzen dena.

Cristina Iglesias, Kupula oker esekia. Torre Iberdrola