Artingenium-ek Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin elkarlanean dihardu “DANOK OTEIZA. Fundazioko lagunak / Amigos de la Fundación” programaren garapenean, Jorge Oteizaren irudia, pentsamendua eta ondare sortzailea sustatuko duen komunitate aktibo bat sendotzeko helburuarekin.
Proiektu hau komunitate irekia da, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren jardueraren osagarri gisa sortua, eta denboraren poderioz eta parte-hartzaileen ekarpenei esker bilakatzen joango dena.
DANOK OTEIZA ekimenak Fundazioaren Estatutuetan jasotako konpromisoari erantzuten dio; bertan, beharrezkotzat jotzen da Oteizaren obra eta pentsamendua ezagutu, sustatu eta babesteko elkarte bat eratzea:“Fundatzailearen obra ezagutzeko eta zabaltzeko interesa duten pertsona guztien lankidetza bideratzea, baita helburu horiek garatzen lagunduko duten jarduera guztiak sustatzea ere.”
Komunitatea 2025eko urriaren 21ean aurkeztu zen ofizialki, Oteizaren jaiotegunaren urteurrenean, Oteiza Museoan, Altzuzan (Nafarroa). Ekitaldian hainbat jarduera artistiko egin ziren, eta Oteizaren unibertso sortzailearekin lotura duten artistek, pentsalariek eta ikertzaileek parte hartu zuten.
Komunitateak bultzatutako lehen proiektuen artean nabarmendu daitezke:
Komunitatean parte hartzeko, lagunen hainbat kategoria sortu dira, Oteizaren iruditeria estetikoaren kontzeptu giltzarrietan oinarrituta:
Informazio gehiago eta izen-emateak: www.museooteiza.org/danok
Artingenium-en parte-hartzea diru-bilketaren eta babesletzaren estrategiaren diseinuan eta ezarpenean oinarritzen da. Horrek barne hartzen du mezenasgoa eta babesletzak kudeatzeko plana, kolaboratzaile izan daitezkeen erakundeekin harremanak ezartzea eta laguntzak zein diru-laguntzak bilatzea Fundazioaren proiektu estrategikoetarako.
Halaber, Artingenium-ek aholkularitza eskaintzen du proiektu berriak garatzeko eta babesleekin harremanak dinamizatzeko, museoko zuzendaritzarekin elkarlanean.