CRISTINA IGLESIAS:
ESKULTURA LIKIDOA

Artistak eta proiektuak
ESKULTURA LIKIDOA. Cristina Iglesiasen arte publikoa

Iwona Blazwick eta Richard Noble editoreek zehazten duten bezala, liburu honek Cristina Iglesiasen aire zabaleko eskulturak aztertzen ditu eta arteari eta hiri inguruneei eta hiri ingurune ez direnei buruzko eztabaida zabalago bat planteatzen du.

Liburua hiru eskultura nagusiren inguruan egituratuta dago: Forgotten Streams (Londres, 2017), Tres Aguas (Toledo, 2014) eta Estancias Sumergidas (Kaliforniako Golkoa, 2010). Eskultura horietako bakoitza idazle, komisario, zientzialari eta akademiko entzutetsuek aztertuko dute. Lehenengoa Bloombergek Londresen duen egoitzarako enkargu bat da eta Whitechapel galerian artearen eta hiriaren inguruko sinposio bat antolatzea eragin zuen. Tres Aguas hiru zatitan banatutako eskultura publiko bat da, Toledon (Espainia) kokatua, non bigarren sinposio batek artearen, kultur ondarearen eta uraren ekologien arteko harremana aztertu zuen. Estancias Sumergidas lana Kaliforniako Golkoko urtetan murgildutako hiru ganbera gardenek osatzen dute. Kaliforniako La Jollako Scripps Research Institution delakoan sinposio bat inspiratu zuen itsas ekologiei buruz.

Basatiaren eta gizakiak ez diren espezieentzat arte aukerei buruzko ideiak.

Sinposioan eztabaidan zen lanari buruzko eskolak eman ziren, eta gero eztabaidak egin ziren. Gure partaideen konstelazioa diziplinartekoa da: arkitektoak, artearen historialariak, enkargu agentziak, komisarioak, filosofoak eta zientzialariak. Guztiek aztertuko dituzte Iglesiasen eskulturak eta haiek duten oihartzuna, gizarteari, kulturari eta ingurumenari dagokienez. Eskola horiek entsegu moduan garatu dira hemen, eta bakoitzaren ondoren inspiratu zituen eztabaidaren laburpena jarri dugu.

Horietan, Iglesiasen lanak sortutako ideia sare konplexu bat argitzen da, hainbat gai ukitzen dituena; esaterako arteak hiri espazio oso instrumental eta aldakorretan duen eginkizuna, edo arteak hainbat ondare kulturali eta errituali erreferentzia nola egin diezaiekeen, baita arteak urruneko habitatetan eta gizakiarenak ez direnetan duen esanahia ere. Hiru kapituluak, Artea/Hiria, Arte/Kultura eta Artea/Basatia Iglesiasek errubrika horien pean sortu dituen beste obra publiko batzuekin amaitzen dira.

Liburuak bizirik dagoen artista garrantzitsu batek bizitza kultural eta intelektual garaikidean duen eragin errizomikoa arakatzen du. Iglesiasen lanak diziplina ugaritako pertsonengan izan du eragina, artearen historiatik eta komisariotzatik hasi eta filosofia, ekologia kritikoak eta itsas biologiaren tankerako alorretaraino. Nahiz eta entseguek obra zehatz batean oinarritutako analisi formal bat edo interpretazio bat aurkeztu irakurleari, eztabaidek modu interesgarrian eta, batzuetan, sakonean gainditzen dituzte muga kulturalak eta akademikoak. Gure asmoa irakurleari gure paisaia aldatu duen artista garaikide baten lana aintzat hartzeko modu berri eta diziplinartekoa eskaintzea da.

Liburuak ilustrazio ugari ditu, zirriborroak, marrazki teknikoak eta hiru eskultura nagusien 360 graduko ikuspegiak, baita Iglesiasek Europan eta Estatu Batuetan egindako beste artelan publiko batzuen azterketa ere. Liburu honek arteak etengabe hedatzen ari diren gure hirietan duen garrantzia aztertzen du, eta harremanetan jartzen du hainbat komunitateren kultura ondareekin, Antropozenoko ingurumen hondamendien aurrean.

Argitalpena honako hauen arteko lankidetzako ikerketa proiektu baten emaitza da: Goldsmiths, Londresko Unibertsitatea, San Diegoko Scripps Institution of Oceanography eta Londresko Whitechapel Gallery.

Consorcio de Toledo, Goldsmiths University of London, Scripps Institution of Oceanography, Whitechapel Gallery, Etxepare Euskal Institutua eta Cervantes Institutuaren laguntzarekin.

Liburua gaztelaniaz/euskaraz argitaratzea ezinezkoa izango zen Iberdrolaren laguntzarik gabe.

Artingeniumek sinposioak eta liburuaren edizioa koordinatu ditu.

 

ARGITALPENAREN XEHETASUNAK

 

Argitaratzaileak: Iwona Blazwick eta Richard Noble

Egileak: Octavio Aburto, Andrew Benjamin, Iwona Blazwick, Lynne Cooke, T.J. Demos, Estrella de Diego, Brian Dillon, Exequiel Ezcurra, Russell Ferguson, João Fernandes, Luis Fernández-Galiano, James Lingwood, Michael Newman, Richard Noble, Jane Rendell, Andrea Schlieker, Jane Withers

Argitaletxea: Hatje Cantz

Hizkuntzak: Ingelesa eta Gaztelania/Euskara

280 orrialde

ISBN 9783775748230 | ISBN 978-3-7757-5406-4

Cristina Iglesias. Forgotten Streams, 2017. Bloomberg, Londres. Argazkia: Thierry Bal
Cristina Iglesias. Tres Aguas, 2014. Torre del Agua, Toledo. Argazkia: Attilio Maranzano
Cristina Iglesias. Tres Aguas, 2014 Ayuntamiento Toledo. Argazkia: Attilio Maranzano
Cristina Iglesias. Forgotten Streams, 2017. Bloomberg, Londres.
Cristina Iglesias. Forgotten Streams, 2017 Bloomberg, Londres. Argazkia: Thierry Bal
Cristina Iglesias. Estancias Sumergidas, 2010. Mar de Cortés, Baja California, México.
Cristina Iglesias. Estancias Sumergidas, 2010. Mar de Cortés, Baja California, México.