Madrilgo Museo ABC museoak marrazki eta ilustrazioen bilduma pribatua du, eta ABC bildumaren funtsak kontserbatu eta zabaltzeko sortu zen. Fundación Colección ABC fundazioak administratzen du 2005 urteaz geroztik.
Lourdes Fernándezek marrazki eta ilustrazioen bildumari buruzko azterlana egin zuen, eta lan hori bilduma egungo egoitzan kokatzeko proposamenaren oinarria izan zen (azkenenan, erakundeek museoa sortzeko laga zuten egoitza). Halaber, zentroa abiarazteko proiektua egin zuen, baita tokia birmoldatzeko lanena ere, eta zeregin hori Elena Añibarrok osatu zuen. Azkenean, 2010eko azaroan zabaldu zen museoa.