Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, atzerrian Euskal kulturaren enbaxadore gisa jarduten duena eta euskal artisten nazioarteko zabalkundea bultzatzen duena, ZABAL ekimena jarri du martxan.
ZABAL nazioarteko komisarioei Euskal Herrian harrera egiteko programa bat da, Artingenium-ek diseinatu eta koordinatu duena.
Euskal artistei aukera berriak eskaini eta nazioarteko testuinguruarekin lotura sortzeko helburuarekin, ZABAL ekimenak, nazioarteko komisarioak, arte kritikoak edo eta Museo zuzendariei Euskal Herrira gonbidatu eta tokiko testuinguru artistikoa erakustea du helburu. ZABAL programaren oinarria, batez ere, nazioarteko komisarioen eta tokiko artisten arteko banakako topaketak sortzean oinarritzen da, euskal artistak atzerrian bultzatu eta sustatzeko helburuarekin.
Ruth Estévez, 34. Sao Paoloko Bienaleko komisarioa. Ruth Estévez-en egonaldia 2019ko azaroraren 18tik 21era garatu zen. Egonaldiaren baitan, Sao Paoloko Bienaleko proiektuaren aurkezpen publiko bat egin zuen, azaroaren 20ean, Bilboko Arte Ederretako Museoan.
Ruangrupa kolektiboa, documenta 15eko zuzendari artistikoak, Kassel. Ade Darmawan, Indra Ameng eta Ayse Gülec kideen egonaldia 2020ko otsailaren 16tik 22ra gauzatu zen. Documenta 15-ko proiektu artistikoa ezagutarazteko, otsailaren 18an hitzaldi ireki bat egin zuten, Bilboko Arte Ederretako Museoan.
Bisita honen ildotik, Consonni argitaletxe eta espazio publiko independente bilbotarra aukeratu dute 2022ko ekainean Kasselen (Alemania) inauguratuko den Documenta 15 nazioarteko erakusketa ezagunean parte hartzeko.
Marina Otero, 13. Shanghaiko Bienaleko komisario-kidea. Marina Otero-ren egonaldia 2121eko azaroraren 15etik 17era garatuko da. Egonaldiaren baitan, Shanghaiko Bienaleko proiektuaren aurkezpen publiko bat egingo du, azaroaren 16ean, Artium Museoan.
Veneziako Bienalean June Cresporen parte hartzea Etxepare Euskal Institutuak abian jarritako ZABAL programaren emaitzetako bat da. Egitasmo honen bidez, Cecilia Alemani Veneziako Bienaleko komisarioak hainbat euskal sortzaileren lana gertutik ezagutzeko aukera izan zuen, eta horren ondotik dator June Crespok erakusketan parte hartzeko jasotako gonbitea.
David Teh, Istanbulgo Bienaleko komisarioa, Euskal Herrian izan da bertako testuinguru artistikoa bertatik bertara ezagutzeko.
Egonaldian zehar, museoak, sorkuntza-zentroak, erakunde artistikoak eta erregionalismoari buruzko ikerketa zentzu zabal eta inklusiboan egiten duten artista eta sortzaileak ezagutu ditu, baita horiek artearen garaikidetasunarekin duten lotura ere. Bere interesa, era berean, arte esperimentalaren eta literaturaren arteko elkarguneetan kokatzen da.
Rahul Gudipudi, Art Jameel-eko komisario komisarioa, Euskal Herrian izan da bertako testuinguru artistikoa bertatik bertara ezagutzeko.
Bisitaldian, museoak, sormen zentroak eta erakunde artistikoak bisitatzeaz gain, arte publikoko proiektuekin lan egiten duten eta beren praktiketan natura eta komunitateak integratzen dituzten artistak ezagutzeko interesa erakutsi du. Nekazaritza, krisi klimatikoa, elikadura-sistemak, uraren eskubideak, lurraren subiranotasuna, gobernantza, landatartasuna, praktika kolektiboak edo indigenen ezagutza-sistemak.
São Pauloko Bienalaren 35. edizioa 2023an egingo da, eta bertako komisarioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen izan dira euskal sortzaileen testuingurua ezagutzeko, ZABAL programari esker. Abuztuaren 25etik 29ra, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan ibili dira Manuel Borja-Villel arte historialari eta Reina Sofia Museoko Zuzendaria; Diane Lima komisario independientea, idazlea eta ikertzailea; eta Hélio Menezes antropologoa, kritikaria eta ikertzailea.
Sidneyko Bienalekoko komisarioak, Cosmin Costinas eta Inti Guerrero, hainbat euskal sortzaile eta arte garaikideko zentroak ezagutu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Paganotasuna eta inauteriak, kristautasunaren aurreko kultura paganoak eta munduko kultura-aniztasunaren adierazpena islatzen duten tradizioen inguruan ikertzen ari dira komisarioak.
Anton Vidokle, Biennale of Shanghai-ko komisarioak, hainbat euskal sortzaile eta arte garaikideko zentroak ezagutu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Anton Vidoklek artearen kulturaren eta teoriaren inguruko diskurtso kritikoak ditu aztergai, eta gizartea baldintzatzen duen kosmosaren ulermenean zentratzen da bere ikerketa.