GALERIA DV

Artea eta enpresa

Galería DV 1994an zabaldu zen, El Diario Vascok sustatuta. Lourdes Fernándezek zuzendu zuen galeria,  2002ko bukaerara arte, Manifesta 5 Bienalaren ardura bere gain hartu baino lehen. Lourdes Marlborough galeriatik zetorren; 1989tik lan egin zuen galeria horretan, hain zuzen ere, galeriak gaur egun Madrilgo Orfila kalean duen egoitza zabaldu zenean.

Galería DV galeriak jardun zuen bitartean, plataforma garrantzitsua izan zen ikasketak bukatu ondoren (batez ere, Leioako EHU-UPVn eta, gero, garai  hartan funtsezko Artelekun egon ondoren) lana testuinguruan jartzeko eta arte garaikidearen merkatuan sartzeko lana garatzeko tokiren bat behar zuten  artistentzat.

Galería DV galeriaren eskutik, artista gazteak (J.R. Amondarain, Iñaki Gracenea, Manu Muniategiandikoetxea, Maider López, Alberto Peral, PeioIrazu, Sergio Prego, Gorka Eizagirre) nazioarteko panoramako artista entzutetsuekin (Eduardo Chillida, Seydou Keita, Cristina Iglesias, Ana Mendieta, Sean Scully, Ojeikere) elkartzen zituen programazio koherentea lortzeaz gain, galeria zabaldu eta hedatzeko programa garatu zen eta, horretarako, azoketan parte hartu zen (Arco Madrid; Art Forum Berlin edo Expo Chicago), eta azoka horiek artista askorentzat  aldaketa kualitatiboa izan ziren beren karreretan. Halaber, artistak elkarrekin hazi ziren bertoko testuinguru artistikoaren elkargunea izan zen galeria.

Lourdes Fernández. Galería DV