1976an, askatasunen aldeko borroka betean Espainiako trantsizio demokratikoan, euskal artista talde batek bere ahotsa entzunarazi zuen Veneziako Bienalean, artea adierazpen kolektiborako eta erresistentzia kulturalerako ekintza bihurtuz.
Mugarri historiko horretatik 50 URTE betetzen direnean, Euskadi Veneziara itzuli da tresna eta hizkuntza artistiko berriekin, baina konbikzio berberarekin: kultura munduarekin harremanetan jartzeko modu bat dela.
Artxibo bizi baten bidez, proiektuak memoria eta sorkuntza garaikidea uztartzen ditu, 1976ko ikus-entzunezko materialak eta dokumentuak gaur egungo lanekin elkarrizketan jarriz eta artista, ikertzaile eta erakundeen arteko topo egitea ahalbidetuz.
Sorkuntza garaikideak unibertsitateko espazioa hartu du Tripak kolektiboaren esku-hartzearekin. Gorputza eta hizkuntza erabiltzen dituen proposamena, artxiboko materialak egungo ikuspegi batetik berpizteko.
Palazzo Contarini della Porta di Ferro jauregian, Itziar Okariz artistak zeinuaren eta ahotsaren mugak arakatzen dituen pieza aurkeztu du, Venezia historikoaren eta euskal abangoardiaren arteko zubi ikusezin bat eraikiz.
Proiektuaren muina azterketa kasu zehatz gisa hedatzen da; bertan, 1976ko argitaratu gabeko dokumentuak eta ikus-entzunezko materialak belaunaldi berrientzako ezagutza-iturri kritiko gisa aurkezten dira.
Jauregia elkargune bihurtu da Sortzaileentzat. Bertan, Tripak kolektiboak bere hizkuntza performatiboa zabaldu du, erakusketako dokumentu-piezekin elkarrizketa zuzenean.
Erakunde, ikertzaile eta artisten arteko topaketa profesional eta sozialak lankidetza-sarea ospatzen du, Euskadiko mugak gainditzen dituen kultura-konplizitatea sendotuz.
Argazkiak: Etxepare Euskal Institutua, Osvaldo Di Pietrantonio